Deskargatu aplikazioa
Erregistratu minutu bat baino gutxiagoan RECICLOS aplikazioan (eskuragarri Google Play Store-n eta Appstore-n).
Birziklatu ontziak
Eskaneatu kontsumitzen dituzun edari-latak eta plastikozko edari-botilak, eta utzi edukiontzi horian edo RECICLOS makinetan.
Metatu RECICLOSak
Edukiontzietan edo makinetan utzitako ontzi bakoitzeko RECICLOS 1 jasoko duzu
Lortu sariak
Trukatu zure RECICLOSak zozketetan parte hartzeko, edo, nahiago baduzu, oparitu iezazkiezu gizarte- eta ingurumen-proiektuei.
Ecoembes-en proiektu bat
RECICLOS Ecoembes-en TheCircularLab berrikuntza-zentroaren ekimena da. Ingurumenarekiko duzun erantzukizuna saritzen du, itzulketa- eta sari-sistema baten bidez (SDR)
Edari-latak eta plastikozko edari-botilak edukiontzi horian edo zure hiriko RECICLOS makinetan birziklatzen dituzun bakoitzean, RECICLOSak jasotzen dituzu. Gero, trukatu egin ditzakezu zozketetan parte hartzeko, edo gizarte- eta ingurumen-proiektuei eman diezazkiekezu.
RECICLOS zerbitzuarekin zuk eta ingurumenak irabazten duzue.
Birziklatzea
Saltzeko makinen antzekoak dira, baina alderantzizko mekanika dute; zure latak eta botilak birziklatzeko erabil ditzakezu.
Utzi zure ontziak makinan.
Eskaneatu makinaren QR kodea aplikaziotik, eta lortu RECICLOS puntuak.
Trukatu zure RECICLOSak zozketetan parte hartzeko, edo, nahiago baduzu, oparitu iezazkiezu gizarte- eta ingurumen-proiektuei.
Birziklatu zure ontziak QR kodea duten zure hiriko edukiontzi horietan
Eskaneatu RECICLOS aplikazioarekin lata eta plastikozko botilen barra-kodeak
Utzi zure ontziak edukiontzi horian eta lortu RECICLOSak.
Trukatu zure RECICLOSak zozketetan parte hartzeko, edo, nahiago baduzu, oparitu iezazkiezu gizarte- eta ingurumen-proiektuei.
Zer sari lor ditzakezu?
3.000 zozketa baino gehiago egin ditugu, eta sari harrigarriak eman ditugu, hala nola patinete elektrikoak, tabletak eta bizikletak.